DBH 2. MAILAKO IKASLEAK BERTIZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Narbarteko aterpetxean pasa dituzte asteko lehen bi egunak DBH 2. mailako ikasleak. Eguraldi zoragarria izan dute eta, naturan egotearen ondorioz baten batek alergia agerraldiren bat eduki duen arren, izugarri gozatu dute elkarrekin.

Astelehen goizean abiatu ziren Narbartera. Aterpetxean maletak utzi eta inguruan zegoen parke batera joan ziren bazkaltzera. Arratsaldean, aldiz, neoprenoak esfortzu handiz jantzi eta arroila jaistera joan ziren Elizondotik hurbil. Plan ezin hobeagoa egiten zituen 30 graduetarako! Ederki ibili ziren rapel egiten; askok zazpi metroko altuera batetik ere salto egin zuten uretara behin baino gehiagotan. Gauean, monitoreek jarri zieten diskotekan dantzan aritu ziren batzuk, besteak futbolean. Azkenean, ohera joateko garaia iritsi eta, isiltasuna lortu zenean, lo seko geratu ziren berehala gehienak.

Asteartean, goiz jo zuen dianak, 8ak aldera. Gosaldu eta Bertiz Abentura Park-era joan ziren oinez. Bertan, “arbolismoa” deritzona praktikatu zuten. Hau zuhaitzetan ipinitako plataformetara igo eta, oztopo ezberdinak gaindituz, batetik bestera pasatzea helburu duen jarduera da. Bi orduz egon ziren haien kabuz gora eta behera gelditu gabe. Bazkalostean, autobusera igo eta Andoaingo bidea hartu zuten pena handiz. Ez zegoen galdetu beharrik jakiteko gehienak bigarren gau bat ere bertan pasatzeko prest zeudela!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre