DBH 2ko IKASLEAK SARITUAK “MOTXIAN EBY” LEHIAKETAN

DBH 1 eta DBH 2ko Komunikazio Tailerreko ikasleak “stop motion” teknika lantzen aritu dira 1. ebaluazioan, eta oso lan txukunak egin dituzte.

Ikasle batzuek “Motxian Eby” lehiaketara aurkeztu zituzten beren bideoak eta sorpresa jaso berri dugu; DBH 2ko bideo bat saritua izan da! Egileek larunbat honetan jasoko dute saria, Astigarragan egingo den sari-banaketa ekitaldian, gaur larunbatean, arratsaldeko 18:00etan. ZORIONAK!

Beren bloggetan dituzue bideo gehienak, baita saritutakoa ere. Hemen dituzue esteka edo loturak: