DBH 3 ETA BATXILERGOKO IKASLEAK ALEMANIAN DITUGU

Lasaitasuna nabari da Txitokiko DBH eta Batxilergoko eraikinean, DBH 3 eta Batxilergoko 1HZ – ko ikasleak Alemania partean baititugu. Ostegun arratsaldean abiatu ziren eta datorren ostiralean, hilak 20, bueltan izango ditugu Andoainen. DBH 3. mailako ikasleak Twisting-en daude; batxilergokoak, aldiz, Werther-en.

Gure ikasleak ikasle alemaniarren etxeetan geratuko dira bertan egongo diren egunetan. Astebukaera familiarekin pasa dute (larunbatean, festa eta guzti izan omen dute batxilergoko ikasleek); orain, astean zehar, bertako ikastolako egunerokoan murgildurik egongo dira.

Atzo, astelehena, Werther herrian daudenei zuzendariak ongi etorria egin zien goizeko 8etan eta ondoren, ikasleak elkartrukeko kideen klaseetan sartzeko aukera izan zuten. Aurten, berrikuntza moduan, gaztelaniako irakasleekin elkarlanean aritu dira gure irakasleak eta joko eta dinamika desberdinak prestatu zituzten. Arratsaldean, tour bat egin zuten herritik eta Werther’s original gozokien sorreraren inguruko istoriotxoa ezagutu ere.

Ongi daude, bada, Alemania aldetik gure ikasleak nahiz eta termometroa zerotik igo ez den arren.

Ikus argazkiak, HEMEN