DBH 3. MAILAKO IKASLEAK PLAIAUNDIN

Iritsi zaie DBH 3. mailako ikasleei ikasturteko lehenengo irteera egiteko ordua. Goizean goiz trena hartu eta Plaiaundiko parke ekologikora abiatu dira. Parkea Bidasoa ibaiaren eta Jaizubia errekaren artean dago, Txingudiko badiara begira, eta balio natural handiko gunea izateagatik da ezaguna nazioartean; izan ere, Gipuzkoan dagoen padurarik garrantzitsuena da eta, duen kokapenagatik, hegazti migratzaile askok bertan finkatzen duten euren atsedenlekua.

Parkeak 24 hektareako hedadura du eta bi urmael daude bertan. Sarreran, parkeko interpretazio-zentroa dago; bertan hasi da gure ikasleentzako bisita gidatua. Hasieran, ibilbidetxo bat egin dute kataloxekin animaliak ikusi ahal izateko eta, horren ostean, hegaztien inguruko azalpena jaso dute. Ateri egon da esploratzaile lanetan aritu diren bitartean; hori dela eta, hobeto aprobetxatu ahal izan dute ibilaldia.

Ikasleei galdetuta, etsipena nabari izan da erantzunetan, espero baino hegazti gutxiago ikusi baitzituzten. Baten bati ere errieta egin omen zioten, hegaztiak aurkitzeko ezintasun horretan, hegazkin batek nola aireratzen zen ikusten harrapatu zutelako!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN