DBH 3. MAILAKO IKASLEEN ESPERIENTZIA ALEMANIAN

Alemaniako bidaia gogoan dutela bueltan dira DBH 3. mailako ikasleak. Bertan ia astebete igaro ondoren, gazte alemaniarrak noiz etorriko diren zain ditugu ikasleak; alabaina, hemendik aste batzuetara gurea izango da ikasle alemaniarrei gure bazterrak erakusteko ardura.

Twistringen izan dira gure DBH 3. mailako ikasleak. Astebukaera familiarekin igaro ondoren, jardueraz beteriko asteari ekin zioten. Twistringen ez ezik, 30km-ra dagoen Bremen hiria bisitatu zuten. Bertan, lekua ezagutzeko, galdera ugariz prestatutako gynkana moduko batean parte hartu zuten taldeetan. Horrez gain, turba sortzen den toki bat bisitatu zuten. Turba (euskaraz, zohikatz) algen deskonposizioaren ondorioz eratutako materiala da, karbono dioxidoan aberatsa. Karbono dioxidoa xurgatzen duenez, kutsadura handiko zonaldeetan erabili ohi da airea garbitzeko. Hala ere, Nora Blasco eta Maider Jauregiren arabera, jarduerarik hoberena “laser tag” izenekoa izan zen. Paintball-aren antzekoa omen da, non laser batekin aurkariei eman behar zaien. Ez dute zalantzarik izan; bi ikasleak hemen disfrutatu zuten gehien.

Aldiz, Jon, Oier eta Andonik gosaria aipatu dute bidaiako gauza nabarmengarri gisa. Alemaniarrek, dirudienez, gosari oparoak egiten dituzte eta hauek gure ikasleen atentzioa deitu zuten. Bazkaria, berriz, eskasa da baina gure mutilek ez dute goserik pasa. Alde negatiborik egon den galdetzerakoan, berehala hotza aipatu dute; alabaina, -9º tenperatura jasan behar izan dute. Horri aurre egiteko, kalean oso denbora gutxi egon direla esan dute.

Den dela, ederki egon dira Europa iparraldetik gure ikasleak. Orain, hango ikasleak gurera datozenean, haiekin egingo ditugun jarduerak prestatzeko garaia dugu.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN