DBH 3ko IKASLE ALEMANIARRAK GURE ARTEAN IZAN DITUGU

Hilabete t’erdi igaro da jada gure DBH 3. mailako ikasleak Alemanian gonbidatu izan zirenetik. Oraingoan, aldiz, anfitrioi izatea egokitu zaie; izan ere, astebete egon dira ikasle alemanak Andoainen. Jarduerez eta irteerez betetako astea izan da hau, beraz, guztiontzat. Nahiz eta euriak zenbaitetan atsedenik ez eman, primeran pasa dute ikasle bai alemanak eta baita andoaindarrak ere.

Tokiko ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera ere izan dute, ikasle aleman bakoitza gure ikasleetako baten etxean izan baita eta astebukaera familiarekin igaro baitu. Astean zehar, ikasle zein irakasleak egitarauari heldu eta bertan antolatutako jardueren artean, adibidez, sargardoetxe bat bisitatu dute eta baita itsas faktoria bat ere. Aldi berean, gure bazterrak erakutsi nahi eta Zumaia, Getaria eta Donostian izan ziren. Hortaz gain, hemengo zein hango ikasleen arteko harremanak indartu nahian, goiz pare batean hainbat jolas eta herri – kirolak antolatu ziren ikastolan talde mistoetan aritzeko. Hala ere, ez dira DBH 3. mailakoekin soilik egon ikasle alemanak; izan ere, astelehenean bertan, gure ikastola ezagutzeko egindako bisitaren barne, Bazkardon izan ziren eta ikasle gazteenekin jolasean ere egon ziren. Aspertzeko deborarik ez dute eduki, behintzat.

Albiste honekin batera, argazki mordoa dago erakusgai, egun guzti hauen laburpen gisa.

Auf Wiedersehen!

Ikus argazkiak, HEMEN