DBH 4. MAILAKO IKASLEAK ERREPORTARI GAZTEAN GARAILE

Aurtengoan ere, ikastolako ikasleak ditugun June Montejo eta Maialen Lumbrerasek lortu dute lehen saria Erreportari Gaztea lehiaketan. “Erakarri ala zaindu” izenburutzat du beraien lanak eta gaurkotasun handiko gai bat maisuki jorratu dute: turismoaren eragina eta ondare kulturalaren zaintza. Lan hau duela hilabete batzuk jorratzen hasi ziren Donostiako kaiaren inguruan; nahiz eta turismoaren alde egon, kultur ondarearen oroitzapenei ere leku egin behar zaiela uste dute, elkarren arteko elkarbizitza duina bermatzeko.

Bigarren lan saritua “Herri txikitik mundu zabalera” izeneko erreportaje bikaina izan zen, June Miner eta Maddi Bekartek idatzia. Handia filmak eragindako gertakari historikoa du ardatz eta bertako partaideak protagonistatzat. Pertsonaia historiko honi buruzko xehetasun ugari adierazteaz gain, hala nola, bere gaixotasuna, bidaiak, etab., epaimahaiak lan honen egitura, diseinua eta zehaztasunak goraipatu zituen.

Bi erreportaje hauek, zalantzarik gabe, lan itzela islatzen dute eta hauei gehitu behar zaie saririk gabe geratu diren beste erreportaje bikain batzuk gure ikasleek ere landutakoak. Dihoakie guztiei gure zorionik zintzoenak!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.