DBH 4. MAILAKO IKASLEAK EUSKARA SUSTATZEKO PROIEKTUAN MURGILDUTA

LEINN graduko lau ikasle izango ditugu gurekin lehenengo hiruhilabete honetan DBH 4. mailako ikasleekin elkarlanean. Andoainen euskara sustatzeko proiektua martxan jarri da eta gure gazte hauek izango dira, unibertsitateko ikasleen gidaritzapean, proiektu hori sortu eta bultzatuko dutenak.

Aurreneko saioetan, ikasleek ideiak proposatu dituzte euskara herrian nola sustatu zitekeen adierazteko eta, horren ostean, ikasle talde bakoitzak sorta horretatik bat aukeratu du euren proiektua gauzatzeko.

Kalera ere atera dira jendeak beren ideiaren inguruan zer iritzi duen jakiteko eta ikusteko egingarria izan daitekeen edo ez. Ez da lan makala hurrengo asteetan egingo dutena eta adi egon, produktu finala ere erakutsiko baitugu!