DBH 4. MAILAKO IKASLEAK IKASBIDAIAN IZAN DIRA

Aste Santua eta Santa Krutzen artean solte geratu den aste hori aprobetxatu dute DBH 4. mailako ikasleek ohiko etapa amaierako ikasbidaia egiteko. Aurten ere Bartzelonan izan dira, Pirinioetan geldialditxo bat egin eta gero.

Astelehen goizean abiatu ziren Espot-era. Han igaro zituzten lehendabiziko bi gauak beraientzako bakarrik zituzten apartamentu batzuetan. Inguru bukoliko honetan, hainbat kirol eta ekintza egin zituzten, hala nola, rafting-a, mendi-ibilaldia zaldien gainean edo arku-tiroa.

Asteazkenean, Bartzelonan pasa zuten eguna. Zenbait ordu libre izan zituzten paseatzeko eta hiriaz patxadaz gozatzeko. Arratsalde partean, Salou-ra abiatu ziren eta bertako hotel batean egin zuten lo. Izan ere, biharamunean Port Aventura-n eman zuten eguna, egun hotz eta euritsua, tamalez. Gauean, autobusa hartu eta Andoaingo bidea hartu zuten ostiral goizean hemen izateko.

Ikasleen hitzetan, oso gustura ibili dira eta errepikatzeko moduko bidaia izan omen da. Eskerrak asteburu luzea izan duten pilak kargatuta ikastolara bueltatzeko!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN