DBH 4. MAILAKO IKASLEEN LEHENENGO IRTEERA

“Orona” lantegian izan ziren iragan asteartean, DBH 4. mailako ikasleak.

Aurten ere, Orona Fundazioak, Mondragon Unibertsitateak eta Ikerlan-IK4_k Zientziaren astea ospatzeko ekintza berezi bat antolatu dute. Hori dela eta, gure ikasleek bertako berrikuntza ekosistema, enpresa bera, ikerketa-zentroa eta unibertsitatearen bisioak elkarlanean ezagutzeko aukera izan zuten.

Goizeko 9:30etik 12:30era han izan ziren ekintza desberdinetan parte hartzeko. Iritsi bezain pronto, ongietorria eman eta segituan “Next Generation Roads” dokumentala ikusi zuten ikasleek. Instalazioen bisita gidatua izan zuten horren ostean eta bukatzeko, esperimenturen bat edo beste egiteko aukera izan zuten.