DBH2KO IKASLEAK LEKAROZEN

Apirilaren 29 eta 30ean DBH 2.mailako ikasleak Lekarozen, Nafarroa, izan ziren. Asteartean, aterpetxera iritsi, maletak utzi, eta Bertizeko natur parkera joan ziren. Inguru atsegin bezain ederrean jolasean jardun eta bazkaldu zuten. Ondoren, Bidasoa ibaian piragua (kanoraft) ekintzaz gozatu zuten, Bertizetik Legasarako bidean. Ur bizkorrak eta bide lasaiak tartekatuz, bikain jardun ziren gure ikasleak.

Lekarozera itzuli eta aterpetxean denbora librea izan zuten. Joko-jolas zein kirol ezberdinak egin zituzten, eguraldi zoragarriak lagunduta. Afaldu ostean, dantzaldiaz gozatu zuten.

Hurrengo egunean, goizean ederki gosaldu eta Bertizeko Abentura Parkera abiatu ziren. Zuhaitz arteko soka zirkuitu ezberdinak burutu zituzten, zailtasun eta altuera ezberdinetako erronkak gaindituz.

Azkenik, bertako egonaldiari amaiera emateko, bazkari ederra egin ondoren, autobusa hartu zuten Andoainera itzultzeko.

Egonaldi ederra izan zen!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.