DBH4 MAILAKOEN AGURRA

Aurreko astean 2. batxilergoko ikasleekin egin genuen modura, aste honetan DBH 4. mailakoen txanda iritsi da.

Ikastolan derrigorrezko hezkuntzako etapari amaiera eman dion promozioa da hau, hemendik aurrera askok batxilergoa egingo dute ikastolan bertan, baina beste batzuk beraien ibilbidea ikastolatik kanpo jarraituko dute. Ikastolako festarik egin ez badugu ere, merezitako agur ekitaldi bat antolatu dugu, etapa honi behar den modura amaiera emateko.

Hitzak baino, ekitaldiko argazkiak eta bideoa ikusteak gehiago merezi du.

Zorionak denoi eta ondo pasa oporretan!

Argazkiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Bideoa ikusteko, egin KLIK HEMEN.