DENBORAREN MAKINAK

Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek “Denboraren makinak” asmatu dtuzte, taldeka, modu kooperatiboan .

Lana banatu eta guztien iritziak ematen eta entzuten aritu dira. Ideiak ez dira falta izan eta sormena nabarmenki azaldu da emaitzetan.

Makina hauek denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.

Prest daude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.

Bat, bi eta hiruuu…………..badoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!