DONOSTIA HISTORIKOA EZAGUTZEN

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2.mailako ikasleak Donostian izan ziren abenduaren 22an, urteko azken ikastola eguna ospatzeko. Irteera honetan, gizarte ikasgaiarekin zerikusia zuen ginkana moduko bat egin behar izan zuten hiriko Alde Zaharrean zehar.

Hala, ikasleak taldetan banatu eta talde bakoitzari orri bana eman zitzaion bertan ageri ziren puntu historiko desberdinetan selfie edo argazki bana atera zezaten.

Donostiako gune historikoak ezagutu dituzte beraz!