DONOSTIAKO “DIPC” EZAGUTZEKO AUKERA

Iragan ostiralean, Donostian izan ziren batxilergo 1. mailako ikasleak, DIPCn (Donostia International Physics Center).

2000. urtean sortutako zentro honen helburua, oinarrizko fisika eta fisika aplikatuaren arloetan ikerkuntza zientifikoaren sustapena aurrera eramatea da eta han izan ziren gure ikasleak bertan egiten den lana gertutik ezagutzen.

Kultura zientifikoa irakasgai gisa duten ikasleak abiatu ziren. DIPCn lan egiten duen zientzialari batek egin zien harrera eta, lehendabizi, bere ibilbide profesionalari buruz hitz egin zien, baina, aldi berean, ikerkuntza munduaren nondik norakoak ere aipatu zizkien.

Ondoren, laborategian, esperimentu bat ala beste ere egiteko aukera izan zuten ikasleek. Zientzia testuinguru erreal batean bizitzeko aukera paregabea izan zen.