Lehen Hezkuntza 1 mailako ikasleak GORPUTZAren gaia borobiltzeko Donostiako Zientzia Museora joan ziren. Bertan, ikastolan landutakoa errepasatzeaz gain, beste gauza interesgarri ugari ikasi eta ikusteko aukera izan zuten. Bertako adituen eskutik, janaria gure gorputzean sartzen denean nolako ibilbidea egiten duen errepasatu zuten. Baita arnasa hartzen dugunean zer gertatzen den gure gorputzaren barruan.
Zientziak ematen dizkigun aukera paregabeak frogatzeko aukera izan zuten. Fakirraren ohearekin aho zabalik egon ziren. Ausartak direla ere demostratu ziguten bertan etzanez!
Bisita amaitzeko, bertako animaliez gozatzeko aukera izan zuten. Primerako eguna izan zen!
