DROGEN ONDORIO LATZAK

Iragan astean, ostegun gizenaren osteko ostiral horretan, DBH 3. mailako ikasleak San Juan de Dios psikiatrikora egin zuten bisita, Arrasaten.

Izan ere, duela hilabete ikasle hauek kontsumoaren inguruko ikastaro bat jaso zuten ikastolan eta oraingoan gertu gertutik kontsumoak dakartzan ondorio fisikoak ikusi eta azaldu zizkieten bertan ahoz eta irudiekin; esaterako, erresonantziak eta lesiodun garunen argazkiak erakutsi zizkieten. Gainera, interno dauden hiru gaixok ere beraien esperientzia kontatu zieten eta galderak egin zizkieten gure ikasle eta irakasleek.

Horretaz gain, gure ikasleek dinamika batean parte hartu zuten, non begiak estalita eta inolako informaziorik gabe galderak erantzun behar zituzten. Horrela, ikusi ahal izan zuten erabakitzeko pentsatu egin behar dela eta present izan behar dugula egiten dugun guztiak ondorioak dituela. Erabakitzeko eskubidea dugu, baina arduraz, ondorioak zeintzuk diren jakinda eta beti benetako informazioa lortu ondoren.

Oso esperientzia aberasgarria izan zelakoan gaude. Gure ikasleak oso gustura egon ziren, eta oso adi. Agian, denbora batez ahaztuko ez dugun zerbait bizitu genuen han.