EASO POLITEKNIKOAN BISITAN

Iragan ostiralean, otsailak 23, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Donostiako EASO politeknikoan izan ziren, goi mailako zikloak bisitatzen.

Lanbide arlo desberdinetako zikloak ezagutzeko aukera izan zuten: zurgintza, segurtasuna eta ingurumena, lan arriskuen prebentzioa, mekanika, eraikuntza, kirol ekintzak…

Ziklo bakoitzaren nondik norakoen azalpenak entzun ondoren, tailerrak ikusi eta hango ikasleekin hitz egiteko aukera izan zuten.