EASO POLITEKNIKORA BISITA

Etorkizunera begirako erabakiak hartzeko urtea dute Batxilergoko 2. mailako ikasleek, eta bide horretan laguntze aldera, Donostiako Easo Politeknikoa Lanbide Heziketako Eskolara bisita gidatua egin zuten joan den astean.
Bertan, lanbide heziketaren nondik norakoen eta eskolaren eskaintza orokorraren berri izateaz harago, hainbat lanbide-arlotako goi-mailako heziketa zikloak bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten. Besteak beste, Fabrikazio mekanikoa, Gizarte eta kirol animazioaren eta irakaskuntza, Ahoaren eta hortzen higienea, Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, eta Gizarteratzea zikloak ezagutu zituzten.