EGUN ZORAGARRI BAT SAGARDO ETXEAN

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak Sagardo Etxean izan ziren, sagardoa nola egiten den ikusten. Sagarrak bildu, txikitu eta zukua edateko aukera izan zuten.

Handik atera ondoren, udazkeneko egun zoragarri batetaz disfrutatu zuten lagunartean. Udazkenak eskaintzen dizkigun hostoz betetako belazeetan ere, jolasean gustura ibili ziren.