EGURALDIA

Negu bete-betean gauden honetan, eguraldia aztertzen aritu dira Haur Hezkuntza 3 urteko ikasleak. Tenperatura, haizea eta euri prezipitazioa neurtu dituzte. Termometroaren marra gorria, tenperaturaren arabera, gora eta behera ibiltzen dela konturatu dira. Haize-errota ere haizearen indarraren arabera bueltaka ibiltzen dela ikusi dute. Plubiometroarekin egin duen euri kopurua neurtu dute ontzian.

Dagoeneko eguraldi aztertzaile adituak ditugu !!!