3. unitatean LH3ko ikasleak artearen inguruan lanean aritu ziren. Ilustratzaile bihurtu eta teknika desberdinak ikasi eta probatu zituzten: collage teknika, tenperak, argizariak… Eta irudimena eta ikasitakoa martxan jarriz bakoitzak bere txartel ilustratua sortu zuen. Artista hutsak direla erakutsi zuten!
Ostegunean berriz, profesional batengandik ikasteko aukera izan zuten, Eider Eibar ilustratzailea izan genuen ikastolan bisitan. Eiderrek bere lanean erabiltzen dituen sekretu batzuk partekatu zizkigun, bere burua eta egiten duen lana ilustratzen zuen bitartean.
Iskander Sagarminaga igerilaria ere etorri zen eta biek elkarrekin duten erronka berria aurkeztu ziguten: Hawaiira joan eta Hezurren kanalean koko berriak aurkitzea. Iskanderrek 42 kilometro egiten dituen bitartean Eiderrek erronka guztia marrazkiz kontatuko digu.
Gu erronka jarraitzen egongo gara hemendik, zorte on bikote!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.
