EKAINAK, IKASTURTE HASIERAREN ITXURA HARTU DU

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
34

Ohiturak hankaz gora jarri zaizkigu azken hilabete hauetan eta adibide berri bat jartzera gatoz: ekainak irailaren itxura hartu du, zenbait ikasle itzuli egin baitira Ikastolara.

Martxoaren 12an ikusi genituen azken aldiz ikasleak Ikastolan eta ekainean zehar itzuliko dira zenbait, Batxilergoko eta DBH4ko ikasleak hain zuzen, errefortzu saioetara eta azterketak egitera.

Ekainaren 2an esaterako, batxilergoko bigarren mailako zenbait ikasle Ikastolara etorri ziren ez ohiko azterketak burutzera. Egoera berri honen aurrean urduritasuna nabari zen arren, modu seguru eta egokian egin zituzten azterketak.

Ikastolan, segurtasuna bermatzeko protokoloa jarri dugu martxan, eta Ikastolara bertaratzen diren guztiek osasun zein segurtasun neurriak bete behar dituzte geletara sartu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarritako baldintzak modu eraginkorrean bete ditugu ikasle hauek ikasturtea ondo amaitzeko aukera izan dezaten.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
34
Zabaldu