EKI DIGITALA: NOLA EGITEN DUTE LAN IKASLEEK?

Datorren astean, azaroaren 22an euskaraz eta azaroaren 23an gaztelaniaz, DBHko 1. mailako familiei hitzaldi interesgarri eta garrantzitsu bat eskainiko zaie.

Jakina da ikastolan EKI proiektuarekin ilusio handiz ari garela lanean eta hitzaldi honen bitartez proiektua gerturatu nahi zaie gurasoei, ikasleek nola lan egiten duten azalduz.

Hitzaldiaren edukiak honakoak izango dira:

  • EKI digitala
  • Liburu digitala zer den
  • Xtend plataforma

Aitor Iriondok, zuzendariak, egingo du aurkezpena eta Gorka Matutek (IKT arduraduna) emango ditu gaiari buruzko azalpenak.

Bi saioak Ikastola Handiko Bilera Aretoan izango dira, 17:00 – 18:00 bitartean.

Aukera oso polita ikasleek Chromebook gailuen bidez nola lan egiten duten ikusi eta ikasteko. Aprobetxatu.