Tolosaldeko mankomunitateak, antolatutako Ekin kanpaina saio honetan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira, eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak.
Ekin Kanpainaren helburuak ondokoak dira:
• Hondakinei buruzko ezagupen maila handitu.
• Hondakinen hierarkia erreparatu: murrizketa, berrerabilera eta birziklatzea. HONDAKINAK
• Sortzen ditugun hondakinen kontzientzia hartzea, horren irtenbidean norberak duen konpromisoaz jabetzea.
• Jarreren aldaketa sortarazi hondakin gutxiago sortzeko eta sortutakoen gaikako bilketa egokia gauzatzeko.
Ez dugu B planeta ordezko bat, eta gure ikasleen ingurumen kontzientziak uneoro adi egoteko primerako jarduera izan da.
Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.