AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale edo monitore izateko ikastaroa, gure Ikastolan -Aita Larramendi Ikastolan- egiten da. Ikastolen Elkarteak antolatzen du.

Ikastaroaren helburuak

  • Ikastolen proiektuarekin bat datozen aisialdiko hezitzaile eta begiraleak heztea
  • Aisialdiko heziketaren planteamendu hezitzaile, pedagogiko eta metodologikoak ezagutzea, garatzea eta antolatzea
  • Haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko ekimenak aurrera ateratzeko eta talde zein elkarteak dinamizatzeko ezagupen teoriko eta baliabide praktikoak eskaintzea.
  • Euskara suspertzeko estrategiak ezagutzea

Zer lantzen da?

  • Talde dinamika
  • Aisiaren soziologia
  • Heziketa aisialdian
  • Ekonomia
  • Programazioa
  • Lehen sorospenak
  • Euskal jolasak
  • Hezkidetza
  • Inguruaren azterketa
  • Psikologia
  • Euskara suspertzaile
  • Sormena
  • Elkartegintza
  • Natura

Ikastaroan parte hartu ahal izateko baldintzak

  • Ikastaroa amaitu baino lehen 18 urte izatea
  • Euskaraz hitz egitea
  • Aisialdian aritzea edo aritzeko asmoa izatea
  • Asistentzia derrigorrezkoa da
  • Ikastolako ikasleek lehentasuna izango dute

Iraupena

  • 200 ordu eta 120 ordu praktiko

Egutegia eta Ordutegia

  • Iraila eta Maiatza bitartean – Ostiraletan, 15:30 – 20:00 bitartean.

Ordaindu beharrekoa

  • 430 € Ikastoletako ikasleentzat eta 475 € ikastoletako ikasleak ez direnentzat.

Informazio gehiago

  • http://www.aisialdia.eus/aisiola