EKO TALOAK DASTATZEN

Otsailaren 13a, asteazkena. Txistokiko jangelan bazkaldu zuten ikasleek Aibak-ek (Jangela zerbitzua ematen digun enpresak) antolatutako EKO TALOA izeneko tailerrean parte hartzeko zortea izan zuten.

Tailer honetan EKO TALOAK egin eta dastatu ziren. Baina zer da EKO TALOA?

Ekotalo batek derrigor du bere jatorrian, nekazaritza ekologiko batetik eratorritako artoa. Euskal Herri guztitik, nekazaritza sare bat osatu ostean, barietaterik goxoenak eta indartsuenak aukeratzen dira ugaltzeko eta hirin bilakatzeko.

Xigortze prozesu berezi bat jasaten dute arto ale hauek, modu honetan gure urdailean, taloaren digestioa erraztu egiten du eta arto barruan dituen bestelako zapore eta usainak askatzen ditu.

Asko ikasi eta EKO TALO goxoak gozatu zituzten Ikastolan!