ELIKAGAIEN XAHUTZEA

DBH 3.mailako eta DBH 4.mailako ikasleek “GURE PLANETA ZAINTZEN DUGU: ELIKAGAI-XAHUKETA, JASANGARRITASUNA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA” proiektuan parte hartu dute.

Enraíza Derechos erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lankidetzan garatutako proiektua da eta bertan elikagai-hondakinen arazo larria eta planetaren kontserbaziorako ekoizpen eta kontsumo jarrera iraunkorrak hartzeko beharraz aritu gara.

Izan ere paradoxa handi batean bizi gara, 700 milioi pertsonatik gora bizi dira goseak mundu osoan eta aldi berean elikagai ugari alferrik galtzen eta zaborretara botatzen dira. Kalkuluen arabera, 1.300 milioi tona inguru alferrik galtzen dira, hau da, elikagaien ekoizpen osoaren heren bat inguru.

Elikagaiak alferrik galtzeak uste baino eragin handiagoa du ingurumenean, gizartean eta ekonomian, eta hori murrizteko zer egin dezakegun aztertu dugu.