“ELKARRI LAGUNDUZ” ELKARTEA IKASTOLAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
1

Martxoaren 15ean,Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek azoka solidarioa antolatu zuten frontoian. Etxetik ekarritako tortilak eta bizkotxoak eta gelan egindako eskumuturrekoak jarri zituzten salgai eta espero baino diru gehiago jaso zuten.

Apirilaren 2an,  Andoaingo minbizidun emakumeek sortutako “Elkarri lagunduz” elkartearen bisita jaso zuten. Ikasleek, frontoian egindako azokan bildutako dirua elkarteari emateko aprobetxatu zuten.

Etorritako sei emakumeen bisita horretan, gaixorik dagoenak zer nolako laguntza jasotzen eta ematen duen azaldu zieten ikasleei. Esperientzia oso baikorra izan zen guztientzat.

Ahaztu baino lehen: azoka solidarioari erabateko bukaera ematearren,  ikastolako ikasle eta langileei MILA MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
1