Andoaingo Urria Sahara elkartearen ekimenez, urtero bezela, janari bilketa egin dugu aurten ere Ikastolan. Bazkardoko eta Txistokiko familiek ezin hobeto erantzun diote deialdiari eta janari pila bildu dugu beste urtebetez.
Joan den ostiralean etorri ziren guztiaren bila eta denek elkarrekin eraman genituen bilduta genituen elikagaiak. Irribarrez eta gogotsu egon ginen kamioiaren zain, Saharako basamortura gure elkartasun aletxoa bidaltzeko ilusioz.