ELKARTRUKEA

Apirilaren 5ean Werther herriko ikastetxeko 30 ikasle Andoainera etorri ziren, gure Batxilergoko ikasleekin elkartruke proiektua aurrera eramateko.

Martxoan, gure ikasleak Werther herrian izan ziren bertako ikasleekin elkartruke proiektua gauzatzen, orain ikasle Alemanak dira bisitan ditugunak.

Aste-bukaera Andoaingo familiekin igaro ondoren, astelehenean ikastolara gerturatu ziren Alemanak gure ikastola ezagutzera. Bertan, harrera egin zitzaien ongi etorri moduan. Ondoren Donostia ezagutzera joan ziren eta Aquarium-era sartu ziren.

Asteartean, Gaztelugatxe eta Bilbo bisitatu zuten.
Asteazkenean, Zarautz Getaria aldean ibili eta busti egin ziren, bide batez gure klima ondo ezagutuz.
Ostegunean azken eguna izan zen ikasle hauentzat; egun honetan Txistokiko gelak ezagutu zituzten eta ondoren Bazkardoko ikasleekin jolasean eta dantzan ibili ziren.

Esperientzia oso aberatsa izan da!!!