EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA BAZKARDON

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
411

Martxoak 8, emakume langileen nazioarteko egunaren harira, Bazkardoko ikasleek munduko emakume esanguratsuak ezagutarazi nahi izan genituen.

Horretarako, informazioa bildu zuten eta ondoren, mural batean biografiak osatzen joan ziren: Simone de Beauvoir, Algodonerako emakumeak, Valentina Terexkova, Maialen Lujanbio…

Gure inguruko emakumeak ere guretzat eta munduarentzat garrantzitsuak direnez, hauen argazkiekin muralak osatu zituzten, amonak, amak, izebak, irakasleak…guztiekin mural erraldoiak sortu ziren.

Mural guztiak osatutakoan erakusketa ikusgarri bat egin eta eraikinaren kanpoaldean jarri genuen. Gozatu ederra hartu dute familiek erakusketa ikusterakoan!

Jarraian duzuen bideoan, argi ikusten da emakume hauek primeran ezagutu dituztela.

 

 

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
411
Zabaldu