Haur Hezkuntza 5eko ikasleek emozioak ezagutzeko helburuarekin, hainbat ekintza buru dituzte gelan. Hiru astetan zehar, txikiek emozio ezberdinak aztertu eta ulertu dituzte, hala nola poza, tristura, beldurra, haserrea, irakasleek gidatutako hainbat jarduerei esker.
Jarduera hauetako bat “emozioen murala” izan da. Bertan, haur bakoitzak emozio ezberdinak adierazten dituzten argazkiak ekarri eta itsatsi dituzte. Emozioak ezagutu eta ulertzeaz gain, besteen sentimenduak errespetatu eta enpatia garatzea ere izan du helburu.
Garrantzitsua da txikitatik sentitzen dutena ulertzea, kudeatzea, eta adieraztea. Hortaz, Koloretako Monstruaren irudiez baliatuta, egunero tarte bat eskaintzen diogu honi.