ENDER JOKOA ELKARTEAREN ERAKUSKETA

Aste honetan, Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute Andoaingo Ender Jokoa elkarteak Basteron jarri duen erakusketa ikusteko.

Elkarte honek Mahai, Estrategia eta Simulazioko ROL jarduerak sustatzea du helburu, besteak beste, eta Tigreen gelako Adararen aita bertako kidea da. Bere eskutik jaso zituzten azalpenak.

Erakusketan xehetasun handiz margotutako ehunka miniaturazko pieza zeuden. Margolariek orduak eta orduak eskaintzen dizkiete pieza horiek guztiak apaintzeari.

Gainera, Tigreen gelako Adararen aitak azalpen interesgarriak eman zizkien. Denok adi-adi entzun genien, eta harrituta utzi gaitu bere jakintza eta pasioarekin.

Jokoak, irudimena eta eskulanak uztartzen dituen mundu liluragarri bat ezagutzeko aukera izan dugu.