ERAKUSKETA KOLORETSUA TXISTOKIN

Urtero moduan, Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. mailako ikasleek ikasturtean zehar eginiko eskulanen erakusketa antolatu da.

Aste honetan egongo da ikusgai, ekainaren 6, 7 eta 8 egunetan. Ikasleek goizez, eskola-orduetan, bisitatuko dute erakusketa eta arratsaldez, berriz guraso, aitona-amona, osaba-izebentzat … zabalduko da, 15:00 eta 16:30 bitartean.

Non dagoen erakusketa-gela? Txistokiko eraikin berrian dago (eraikin txurian). Sartu orduko, seinaleak ondo ikusiko dituzue. LH 5.mailako ikasleek egingo dizuete harrera.

Aukerarik baduzue, bisita ezazue, ikusgarri geratu da eta.