EREINDAKOA BILTZEN

Udaberriko oporretatik bueltan, LH2ko ikasleak nekazari lanean aritu ziren baratzean. Letxugak, piperminak, tomate txikiak eta kuiatxoak landatu zituzten irakasleen laguntzaz. Aste honetan ereindakoaren fruituak jasotzeko aukera izan dute eta batzuek gainera etxera eramango dute mokadu paregabea.

Urte osoan zehar Juanita Alkaineko baratzak aukera ematen die garaian garaiko barazkiak hazten ikusi, zaindu eta haiei buruz gehiago ikasteko.