ERRONKA 2016

erronkaGure ikastolako DBH 3ko ikasle hauek, Gipuzkoako beste 20 ikastoletako ikasleekin batera lehiatu ziren igandean Bergaran, Kilometroak festan.

Lehendabizi, “MAKROZIRKUITOA”n hartu zuten parte. Binaka egin beharreko errelebo proba zen eta bikote bakoitzak ibilbide jakin bat egin zuen. Abilezia, koordinazioa eta abiadurarekin lotutako ekintzak ziren.

Hurrengo gune batean “BURUA ERABILI” proba egin behar izan zuten. Talde osoa soka batez elkarri lotuta, probak desberdinak bete zituzten kapitainen laguntzarekin. Talde lana, inteligentzia eta antolakuntza eskatzen zuten probak izan ziren eta horietako bat Axeri dantzan bezelaxe dorrea osatzea izan zen.

Gogotsu aritu ziren gazteak!, bai horixe!!

IKUS ARGAZKI GUZTIAK: HEMEN