ESKOLA AGENDA 2030 – IKASLEEN FOROA

Joan den ostegunean, apirilaren 20an, Ikastolako hainbat ikasmailetako Ingurumen ordezkariek Andoaingo beste ikastetxeetako ordezkariekin batera herri mailako Eskola Agenda 2030eko Ikasleen Foroan parte hartu zuten.

Bertan, ikasturte honetan “Energia, bizitzaren iturria” gaiaren inguruan egindako lanketak, ateratako ondorioak, harturiko konpromezuak eta Udalari bideratzen dizkioten eskakizunak partekatu eta bateratu zituzten.

Foro honetako ondorioekin datorren hilabetean burutuko den Eskola Agenda 2030eko Udalbatzara bertaratuko dira Andoaingo Udaleko ordezkariei hauek aurkeztera.