ESKOLA AGENDA 203OEKO UDAL FOROA

Maiatzaren 19an Eskola Agenda 2030eko Udal Foroa burutu zuten Andoaingo ikastetxe desberdinetako ikasleek udaletxean eta Urigain kultur etxean. Aurtengoan, iaz bezala, Lehorreko ekosistemen Garapen Iraunkorreko Helburua landu da eta gaia “Larreak, zelaiak eta landare itsutasuna” izan da.

Ikasturtean zehar buruturiko ekintza eta esperientziak partekatu zituzten maila desberdinetako ingurumen ordezkariek. Azken bi urteotan ez bezala, ikasleek Foroan presentzialki parte hartzeko aukera izan zuten.