ESKU BIZIAK TAILERRA

Aste honetan Lehen Hezkuntza 2-4 eta 6.mailako ikasleek DYAren eskutik “Esku Biziak” formazio-saioa izan dute. Edozein larrialdiren aurrean, orokorrean, eta bereziki konorterik gabe dagoen pertsona batekin aurkituta egin behar dena ikastea izan da jarduera honen helburua. Ikasleak suspertze lanetan aritu ziren eta bai ederki moldatu gainera! Halako istripuren bat gertatuko balitz jada lehen baino erantzun hobea emango dute, seguru!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.