ETA DATORREN URTEAN, ZER?

Azkeneko egun hauetan, batxilergoko ikasleek datorren urteko ikasketen inguruko hitzaldi ugari izan dituzte. Izan ere, hilabete gutxi batzuk baino ez dituzte zer alorretatik bideratuko dituzten ikasketak erabakitzeko. Batzuk oso argi duten arren, beste asko oraindik erabakitzeke daude.

Horrela, iragan asteko arratsalde batean, Mondagron unibertsitatekoak ikasleekin bildu ziren ikastolako musika gelan. Ikasleek, bertan eskaintzen diren ikasketen inguruko informazio ugari jasotzeko aukera izan zuten.

Iragan ostiralean, berriz, Deustuko unibertsitatera egin zuten bisita ikasleek, informazioa eskuratzeaz gain instalazioak ere ezagutzeko. Honetaz gain, gertukoen esperientzien berri ere jaso dute; izan ere, ikasle ohiak hemen izan dira aste honetan. Unibertsitatean hasi berriak diren hauek, beraien esperientziatik abiatuta gauza mordoa kontatu zieten ikasleei. Interesen arabera, erizaintza, ingeniaritza, itzulpengintza, psikologia eta magisteritza bezalako alorren inguruan jardun zuten ikasle ohiekin.

Baten batek seguruenik ideiak argituko zituen, edo ez. Dena den, debora badago erabakia garbi izateko, gutxi bada ere.