EUSKAL ITSAS MUSEORA BISITA

Inauteriak pasa ostean Lehen Hezkuntzako 4.mailakoak Donostian pasa zuten eguna. Goizean goiz Donostiara iritsi eta txandaka Euskal Itsas museoa bisitatzen egon ginen. Museora bisita ez zen ohikoa izan.

Aitorren gidaritzapean “Nabigatzera. Euskal esploratzaileekin” tailer dinamikoan parte hartu zuten eta berari esker esploratzaile batzuen bidaiei buruzko bitxikeria gehiago jakiteko aukera izan zuten. Lurrean topatu zituzten objektu, jaki eta mapen bitartez esplorazio hauen arrazoiak  eta gorabeherak azaldu zizkien eta zenbait jaki probatu, usaindu edota ukitu ere egin zituzten, zentzumen oro martxan jarriz.

Museoaz aparte, Donostiako txoko desberdinetan jolasean aritzeko egun bikaina izan zuten, hala nola, Urgul mendian, Alderdi Ederren eta baita Zuloaga plazan ere.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.