Datorren larunbatean, azaroak 17, Euskaraldiaren festa ospatuko da Goikoplazan. Beste ekintzen artean, tarta lehiaketa izango da eta ziur gaude zuen buruan baduzuela munduko tartarik onenaren errezeta. Hurbildu Goikoplazara zuen familiaren tartarekin!
Bestalde, iritsi zaizkigu txapak ikastolara eta jada hasi gara tutoreen bidez banaketa egiten. Euskaraldia azaroaren 23an hasiko denez, mesedez ONDO-ONDO GORDE zuen txapa, 23tik aurrera jarrita eramateko.
Azkenik, despistatuentzat eta berantiarrentzat oharra:
Euskaraldian izena eman ez eta parte hartu nahi duzula? Egin klik HEMEN eta eman izena. Igandera arte duzu epea!