EUSKARALDIAKO TXAPAK IKASTOLAREN BIDEZ JASOTZEKO AUKERA

Ostiral goizean ireki du Ikastolak aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera. Duela bi urteko edizioan bezala, aurten ere Euskaraldian parte hartzeko txapak Ikastolaren bidez jasotzeko aukera izango da.

Aurtengo euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da eta “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” du leloa. Jada ezagunak zaizkigun AHOBIZI eta BELARRIPREST rolak izango dira aurten ere Euskaraldian.

Duela bi urte teoria oso ondo ikasi genuen eta aurten ere, ahal den neurrian, praktikan jartzeko abagune polita dugu.

Ordu gutxiren buruan, 140 izen ematetik gora jaso dira eta kopuruak gora egin dezan espero da. Gogoratu, Euskaraldian 16 urtetik gorakoek parte har dezaketela. Izena eman nahi baduzu edo senitartekoren baten izena Ikastola bidez eman nahiko bazenu hemen duzu aukera: EGIN KLIK HEMEN

Izen ematea azaroaren hasieran itxiko du Ikastolak, txapak gelaz gela banatu ahal izateko.

Anima zaitezte!