EUSKARAREN ERABILERAN MOTIBATZEKO

Euskararen inguruko sentsibilizazioa landu eta euskararen erabilera sustatze aldera, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Motibazio Saioak egin zituzten joan den astean. Hiru saiotan banatuta, eta orotara sei orduz, Ttakun Euskara Elkarteko begiraleen gidaritzapean zenbait jarduera eta jolas egin zituzten.

Ikasleen arteko harremanak euskaran oinarritu eta horren inguruan hausnartu eta motibatzeko aukera izan zuten ikasleek.