EUSKARAREN KATEBEGIAK, ALAI ETA POZIK

Ostegun arratsaldean, azaroak 22, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiak elkartu ziren Bazkardon.

Lehendabizi, “handiak” eta “txikiak” elkarrekin, Euskaraldirako txapa bereziak egin zituten. Errotulagailuz ondo margotu eta guraizeekin zehatz-mehatz moztu ondoren, klak-klak egin eta “Katebegien” txapak sortu zituzten.

Txapa soinean jarri eta jolaslekuan elkartu ziren guztiak, dantza pixkat egin asmoz. Dantza-gidaria falta zen eta … hara! Zein azalduko eta gure laguna Porrotx (Joxe Mari Agirretxe) eta Enara andereñoa. Ongi etorri beroa eta ilusioz beterikoa jaso zuten, behean bilduta zeuden ehunka ikasleengandik eta baita irakasleengandik.

Porrotxek, bere hitz joko, txantxa eta adar-jotzeekin, instant batean irribarrea marraztu zuen guztien aurpegian.  Eta musikaren laguntzarekin, bien artean, pozez eta alaitasunez beteriko dantza-saioa gidatu zuten, maisuki.

Mila esker bioi, ikasle eta irakasle guztien izenean.