EUSKARAREN MINORIZAZIO EGOERA, ARTELAN FORMATUAN

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Zaloa Ipiña Bidaurrazaga artistaren “Gorreria bisuala” erakusketa ikusten izan dira, Bastero kulturgunean. Proiektuak, euskara gaur egungo minorizazio egoeran egotera eraman duten arrazoi historikoei buruzko irakurketa bisualak egiten ditu, eta bai hizkuntzak heriotzara eraman ditzaketen aspektu sozial eta soziolinguistikoei buruzkoak.

Instalazioen bidez eta modu ikusgarrian, artistak hizkuntza gutxituen errealitate, historia eta funtzio sozialetara hurbildu ditu ikusleak.