EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Datorren larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Aita Larramendi Ikastolak gonbitea luzatu nahi dizue egun horretarako antolatutako ekitaldietan parte har dezazuen. Hona hemen egitaraua:

EGITARAUA

11:15ean Juanita Alkain Plazan bilduko gara
Ondoren, Kalejira trikitilariekin eta Erraldoien konpartsarekin, Kale Nagusian zehar, Zumea plazaraino.euskara_eguna

12:00etan Ekitaldi berezia, Zumea plazan

  • Txalaparta
  • Imanol Urbietari omendaldia
  • Abeslariak
  • Musikariak
  • Dantzariak
  • Talogileak
  • Argitxoren bisita
  • Bukaera borobila

Zatozte gurekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera!

Euskara, jalgi hadi plazara!!!

1

Garaziko herria
benedika dadila (bis)
euskarari eman dio
behar zuen tornuia (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi kanpora! (bis)

2

Beste jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien. (bis)
Orain dute forogatu
engainatu zirela (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara! (bis)

3

Bertzeak oro izan dira
bere goien gradora. (bis)
Orain hura iganen da
bertze ororen gainera. (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi dantzara! (bis)

4

Oraindaino egon bahaiz
inprimitu bagerik. (bis)
Hi engoitik ebiliren
mundu guztietarik. (bis)
Euskara, euskara,
jalgi hadi kanpora!
Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!
Euskara, euskara,
jalgi hadi dantzara!
Euskara, euskara,
Habil mundu guztira!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre