EUSKARAZ ETENGABEAN

Lehen Hezkuntza 3-6. mailako neska-mutil askok 10 eguneko erronkari aurre egin eta euskara hutsean hitz egiteko gaitasuna dutela erakutsi digute beste behin. Urtero bezala, Ostegun Gizenean amaitzen den jokoan murgildu eta Euskal Iñauterietako pertsonaiak ezagutuz, Euskal Herrian barrena mugitu duten autobusa eduki dute gelan.

Egunean zehar egindako hizkuntza hautuaren arabera, arratsaldean pista berria irakurri eta herri berri batera mugitzeko aukera izaten zuten. Hainbat gela Tolosara ere iritsi ziren: erronkaren helmugara! Sari moduan, ikastolatik atera eta ordu batzuk jolasean pasa zituzten, beti ere gure leloa gogoan hartuz:

“Etxean, kalean eta lagun artean, euskaraz etengabean.”

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.