EUSPOT LEHIAKETAREN AURKEZPENA

Gaur goizean, martxoak 22, Arteman komunikazio enpresako kide den Asier Lekue etorri da Batxiler 1. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak arloko ikasleei Euspot lehiaketaren berri ematera.

Euspot lehiaketa, euskarazko spotak ekoizteko lehiaketa da, Gipuzkoako Foru Aldinduak babestutako proiektua izanik, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman komunikazio enpresa daude antolatzaile lanetan.

Ordubeteko saio batean, lehiaketaren berri eman die gure ikasleei, hala nola, publizitatean eta kalitatezko iragarki edo spoten ekoizpenerako kontutan hartu beharrekoak zein diren ere. Saioa oso dinamikoa izan da eta ikasleak gustura aritu dira. Eskerrik asko Asier!